Hurrengo hamarkadan Maskarada bere antzezlanen erdarazko bertsioa ere prestatzen hasi zen eta arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian bertan eta kanpoan ere "Marxkarada", "La importancia de llamarse Ernesto", "El cartero de Neruda", bezalako lanekin.
Maskaradaren "antzerki haria" zaila da sailkatzen. Bere ihardueraren bidean asko eta desberdinak dira landutako antzerki motak, gaiak eta tankerak: kale antzerkia, haur-antzerkia, autore lanak, antzerki-agiria, idazki literarioen moldaketak, kafe-antzerkia, musikalak, ... Egon badago, hala ere, elementu amankomuna lan hauek guztietan: haien garapenean Maskaradak beti jartzen duen gogoa eta maitasuna eta lan guztiokin lortutako arrakasta. Publikoaren oneritzi honi esker, hain zuzen, Maskaradak osatu du, segur aski, euskal antzerkian inoiz eman den ibilbide luze eta arrakastatsuena.
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |