|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
«Aveva
due pistole con gli occhi bianchi e neri»
Dario Foren lehen garaiko lanetariko bat da.
Lan honen lehen antzezpena 1960an egin zen. Argudioa benetako gertakizun
batzuetan oinarritzen da: oroimena galdua daukan Collegnoko pertsona baten
joan-etorrietan eta Pollastro izeneko bidelapurraren gorabeheretan, hain
zuzen ere. Izan ere, Giovanni Galina ezizena bidelapur baten benetako
izenari dagokion aipamen argi bat da. Lan hau Amerikar Komedia Beltzaren
ildotik doa; halaber, Bertol Brechten "Mackie Messer" obrako
bidelapurraren eragina ere antzeman genezake antzezlan honetan.
Jatorrizko bertsioaren lehen eszenetan zoroetxe bateko mediku eta erizainak kantuka ari dira, satira kutsua mantentzen delarik; bertan konstituzioaren lehen atalburuaren aldaketa eskatzen da, Estatuaren oinarritzat «lana eta lapurreta» proposatuz, uste baita Estatuak berak izateko duen arrazoi nagusia horixe dela, hots, lapurreta. Horregatik, garaian garaiko botere politikoak hainbat aldiz zentsuratu izan du antzezlan honen zenbait eszena. Bestalde, istorio honen ardatza pertsonaia bikoitza dugu. Bikoiztasun horrek (bata azkarra, bestea xinplea; bata bidelapurra, bestea ondradua...) gaia garatzeko modu manikeista eta moralista irudi luke. Baina, ez da hau Dario Foren jokabidea. Pirandeliar zalantzaz baliatuz, obra garatuz doan neurrian, gero eta zailagoa da zein den zein, nor den nor argi eta garbi jakitea. Antzezlanaren amaierarako, egileak hala nahita, denak, bai bidelapurrak, bai poliziak, sudur luzez mozorrotuta, ezagutezinak egingo zaizkio ikusleari. «Pistolaren begi zuribeltzak» Bilboko Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen, 1984. urtean, eta euskara hutsez zirkuitatu zen arrakasta handiz. |
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
Egilea:
Dario Fo Aktoreak: |