|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
"Postaria
(eta Pablo Neruda)" filmeak izan duen
nazioarteko arrakastak, lehendik ere Estatu Batuetan, Europan eta Latinoamerikan
aski ezaguna zen Antonio Skármeta txiletar idazlearen lana gure
artean ezagutaraztea erdietsi du.
Aipatutako filmea (1994.ean egina, Michael Radford-ek zuzendua eta Noiret eta Massimo Troisi-k antzeztua), "Ardiente Paciencia" izeneko Skarmetaren jatorrizko narrazioan oinarriturik dago. Lan honen beste bertsio zinematografikoa badago, egileak berak 1982. urtean egina, bai eta izenburu berbera duen moldaketa teatrala ere, erbesteraturiko zenbait txiletar aktoreek Europako hainbat tokitan taularatu zutena. "Postaria (eta Pablo Neruda)" pelikula ezagutzen dutenentzat beharrezkoa zaigu azalpen bat ematea. Skármetaren jatorrizko bertsioak ez du istorioa Italiako erbeste goxoan kokatzen, herrialde eta une historiko zehatz baten muinean baizik: Pablo Nerudaren Isla Negrako etxea eta Salvador Allenderen garaiko Txile. Narrazioan gai asko uztartzen dira: postaria eta poetaren artean sortzen den harreman xamur eta "poetikoa" alde batetik eta bestetik Nerudaren lehendakaritzarako izendapena, Frente Popularraren garaipena, Parisen enbaxadore izendatzea, Nobel saria ematea, Txilerako itzulera, Pinocheten estatu kolpea 1973. urtean eta poetaren ondorengo heriotza. Bi ikuspuntu hauexek, hau da, pertsonaien gizatasun eta aberastasunak eskeintzen diguten teatralitatea eta jatorrizko bertsioak isladatzen duen testuinguru historikoa, izan dira proiektu honi ekitea bultzatu gaituztenak. |
| GIDOIAREN LABURPENA |
|
Istorioa Txilen kokatzen da, 1969tik 1973ra bitartean hain zuzen. Mario Chileko herriska batean bizi den mutil gaztea da. Arrantzan aritzen da bere aitarekin batera, baina ez du inolaz ere gogoko bizimodu hau. Postari laguntzailearen lana hartzen du eta bere "bezero" bakarra Pablo Neruda izango da. Neruda ondoko Isla Negra herriskan bizi da eta Mariok bidaia ugari egin behar izanten du haraino bere bizikletan, beti ere ondo zamatuta. Lana gogor xamarra da, eta soldata eskasa, baina ez dio axola poeta miresten bait du era inuzente samar batez. Bere bizitzan faltan aurkitzen duen guztia ikusten du Nerudarenean: kultura, mundua ezagutzea, eta ezagutua eta maitatua izatea (batez ere emakumeek mirestua izatea). Egunen joanean adiskidantza berezia sortuko da bien artean. Nerudak olerkien mundua hurbilduko dio Mariori, metafora aberats, ezti eta zentzualez osaturiko unibertsoan murgilduko du. Mariok Beatriz Gonzalez ezagutu eta berarekin itsu-itsu maitemintzen denean ere Poetaren laguntza izango du. Mariok, bere aldetik, herriko jende xumearen poesia aberatsa erakutsiko dio Nerudari eta honek maitatzen duen jende eta geografia hori ez ahazten lagunduko dio. Izan ere Poetaren sormen lanek eta konpromezu politikoak ekartzen dizkioten betebeharrek urrundu egiten dute haiengandik. Pablo eta Marioren adiskidantza hau Chileko oso une historiko garrantzitsuan garatzen da. Neruda, lehendakaritzarako hautagaia izan ondoren, Parisera doa Unidad Popularreko Gobernu berriaren enbaxadore gisa. Bertan dagoela Nobel Saria jasotzen du. Mario, bienbitartean, Nerudaren berrien zain bizi da. Elkarri idazten diote eta postariak, esatebaterako, Isla Negrako zaraten bilduma (bere seme jaio berriaren negarra barne) grabatu eta bidaltzen dio Poetari bai eta herrian bizi duten egoera kontatu ere: Gobernu berriaren lorpenak eta arazoak, kanpoan eta barruan antolaturiko boikotak... Azkenean berriro ere elkartuko dira amaiera mingotz batetan. Istoio eder askotan gertatzen den bezala. |
| EGILEA |
|
|
Antonio
Skármeta Antofagastan (Chile) jaio zen 1940. urtean. Filosofia
eta Letrak ikasi zuen bai bere herrian eta baita New Yorken ere. Literaturako
klaseak eman zituen Chileko Unibertsitatean 1968tik 1973ra arte, gero
Berlinera joan zen bizitzera.1981etik hona idazle eta antzerki zein zine
gidoilari eta zuzendari modura ari da, eta behin baino gehiagotan ikastaro
bereziak eskeintzen ditu Europa edo Estatu Batuetako unibertsitateek gonbidatuta.
Bere lan literarioen artean hauexek lirateke azpimarragarrienak: Soñé que la nieve ardía, No pasó nada, La insurrección eta Match-Ball elaberriak eta El entusiasmo, Desnudo en el tejado eta Tiro libre ipuin liburuak. Lan hauek hainbat sari jaso dute eta hizkuntza ezberdinetara izan dira itzuliak. Zine gidoilari bezala Reina la traquilidad en el país, La insurrección eta Desde lejos veo este país filmeetan hartu du parte. Zine zuzendari modura, berriz, Ardiente paciencia (El cartero) filmea aipatu beharra dago. Filme honek, Huelva, Biarritz eta Bordeleko zinemaldietan sariak jaso zituen bai eta Alemanian Adolf Grimme Preis saria eta Frantzian Georges Sadoul (atzerriko filmerik onena) izenekoa ere. |
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
|
|
Egilea:
Antonio
Skármeta Aktoreak: Zuzendaria:
Karlos Panera Eskenografia: Karlos
Panera eta José
Ibarrola |