Monstruo sakratuak (1993)

Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia)
Hego Euskal Herria (España)

Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91
Antzezlanak
kartela
fitxa teknikoa
irudiak

bideoak

jaso testu osoa (doc)
Monstruo sakratuak (1993)Maskaradak estilo ezberdinetako muntaiak plazaratu ditu bere ihardueraren zehar, baina Taldearen ezaugarririk azpaigarrienak aukeratzekotan, salbuespenak salbuespen, hauexek dira aipatu beharrekoak: Humorea eta Talde sortze lana. Monstruo Sakratuak bereizgarri bi hauek ditu, bete betean.

«Marxkarada» izeneko aurreko antzezlanean, hau da, Marx Anaiei buruz egindako muntaian, Maskaradak humore mota berezia ikutu zuen, Humore Absurdoa delakoa. Euskaraz estilo horretako lehenengo ahalegina zen, eta beraz, ausarta. Pena merezi izan zuen arriskatzeak, publikoak ezin hobe erantzun bait zuen bi urtetan zehar.

Hildo horretatik jarraitu nahi izan dugu, baina aurrekoan iturri bakarra erabili bagenuen, oraingoan askotatik edan dugu: Roland Dubillard, Groucho Marx, Ionesco.... denak, hori bai, gure beharren arabera moldatu eta filtratuak gure gustuko teatro ikuskizun bakar bat osatzeko.

Baina ezin dugu ahaztu, azalpen honetan, Monstruo Sakakratuak tituluaren jatorria. Nondik datoz eta Zeintzu dira Monstruo horiek? Sakratuak ote dira benetan?

«Monstruo Sakratuak», Mendebaleko Kulturaren izen handiak dira, eta beraiei egindako milaka erreferentzien ondorioz dator tituloa. Elkarrizketa ero, solasaldi txoro, burutazio eta hitz jokoetan garatzen dute testua bi aktoreek, eta xinplekeriaren mozorropean, egungo gizartearen iseka egiteko lizentzia osoa hartu dugu.

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Zuzendaria: Karlos Panera
Testuak: Patxo Telleria
Roland Dubillard, Daniel defoe, Groucho Marx
eta Michel Tournier-en zenbait testu erabili eta moldatu dira.
Ikusentzunezkoak eta publizitatearen diseinua: Eneko Lorente
Argiak: Jon Mesperuza
Off-eko ahotsa: Ramon Fernandez de Castro
Soinu Teknikalaria: Justo Ozaeta

gora