|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
Marx
anaien irudia burura etorri ahala, zeluloidearena ere azaltzen
zaigu. Guregana, Marx Anaiak, zinemaren formatoan iritsi dira, ezinbestean.
Ez da pertsonaia hauen historian gehiegi sakondu behar, dena dela, heuren jatorria, eskola eta, hainbat urtetan, bizibidea, teatroa izan zela jakiteko. Marx-tarren lehenengo pelikula, "Animal Crackers", Broadway-en izugarrizko arrakasta ezagutu zuen izen bereko komedia izan zen pantailaratu baino lehen. Edozein pelikulatan somatzen zaie teatralitatea. Entzuterik handiena merezi izan duten eskena gehienak, teatro esketx moduan landurik daude. "Marx Anaiak Operan" filmatu baino lehen, pelikulako eskena komikoen efektibotasuna publikoaren aurrean frogatu zuten jira handi batean. Munduan izan diren "clown" guztien antzera, Groucho, Chico eta Harpok teatroan sorturiko pertsonaia bana eratu, landu eta bizitza osoan zehar zorroztu zuten. "Clown" kontzeptua izan da Maskaradak, Marx-tarren umore bereziaz jabetzeko erabili izan duena. Groucho eta Chico-k, NBCrako 1932 urtean idatzi eta antzeztu zituzten irrati gidoiak, guregana "Groucho y Chico Abogados" izeneko liburuan bildurik iritsi direnak, izan dira gure montaiaren oinarria, zenbait pelikula eta Groucho-ren liburuen pasarteren bat ere erabili dugun arren. Dena dela, pertsonaioi gure ukitu pertsonala eman nahi izan diegu -laugarren pertsonaia, arreba, sortu dugu-, gure lan hau omenaldi soila baino, umore agortezin horren birkreatze bat izateko xedeaz. Ez dugu, bestalde, Marx-tarren pelikulek zuten jite musikal berezia bazterrean utzi nahi izan, eta horregatik, gure ikuskizunean, zuzenean interpretaturiko eskena musikalak ere txertatu ditugu. «Marxkarada» lanaren estreinaldia Gasteizko XV. Antzerki Jaialdian 1990ko urriaren 8an izan zen. |
|
|
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
Aktoreak: Eskerrak Patxi Ugalderi, Eugenio Lasarteri eta Blanca Mugari beren laguntzagatik. |