|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
Patrick
Süskind,
teatro lan honen egile alemaniarra (Babiera aldekoa) aski ezaguna da.
1949ean jaioa, Alemanian eta Frantzian hezi eta gaurregun Parisen bizi
omen da.
Literaturaren zenbait arlo jorratu ditu, antzerkia eta zinerako gidoiak bereziki. Nobela bat izan zen, hala ere, mundu osoan ospetsua egin zuena: "Lurrina" edo "El perfume" gaztelaneraz. «Kontrabajua» teatro lana 1984ean idatzia da eta arrakasta handia izan zuen, lehenengo momentutik Frantzia, Alemania eta Estatu Batuetan antzeztua izan zelarik. Gaur egun, idazlearen ospeak lagunduta, mundu osora zabaldu da eta horrela ezagutu ahal izan dugu textu paregabe hau, atsegina eta barregarria bezain mamitsua dena. Obraren argudioa sinplea da oso. Kontrabajujole bat bere etxeko gela insonorizatu baten barruan ari da bere tresnarekin entsaiatzen, gaueko kontzertua prestatzen. Entsaiatu baino areago, hala ere, ustezko konbidatuei eta kontrabajuari berari ere mintzatzen zaie bere pozaldiak, nahigabeak, asmoak, amodioak eta fustrazioak azaltzen. Kontatzen diguna esanguratsua da, guztion bizitza bezain korapilatsua batzutan, baina barregarria beti ere protagonistaren egoera eta nortasun bitxiagatik eta, orohar, Patrick Süskind-en idazkera ironiko paregabeagatik. Maskaradak testu hau egokitu eta teatro bizia bihurtu du ikusleen aurrera, hobeto esanda "erdira", eramanez. Izan ere, ikusleak kontrabajujolearen etxera sartu eta berarekin harreman zuzenean jarriko dira. Era honetan bakarrizketa benetako elkarrizketa bizia bihurtzen da: alde batean kontrabajujolearen hizjario sutsua, eta bestean bere musikatresnaren presentzia eta soinu erabatekoa eta egun-emanaldi horretako konbidatu-ikusle txundituak. |
| Lanaren ibilbidea |
|
Esan daiteke euskarazko teatro lan
"klasiko" baten aurrean gaudela. Antzeztokiak era askotakoak izan dira. Bilboko Arragian hasi eta herri nimino bateko txoko batetarainoko tartean imagina daitezken guztiak: antzokiak, kultur etxeko aretoak, euskaltegiko gelak, institutoak, ikastolak, Unibersitatea, tabernak, gazteetxeak , polikiroldegiak, museoak....... Mikel Martinez-ek, obra honetako jokalari bakarrak, oso sari garrantzitsu eta polita jaso zuen lan honengatik: Euskal Aktoreen Batasunak urtero banatzen duen "Besarkada" izeneko saria. |
|
|
| KRITIKAK |
|
"Teatroa. Antzerkia. Egitazkoa. Benetazkoa. Taberna baten ikusitakoa. Zerbezaren aparraz nahasturik dastatzen den une magikoa. Kontrabajuaren perkusioak lorturiko berrogei minutu marabillosoak. Aktore baten eta ikuslegoaren arteko bakarrizketa. Taberna, antzoki miresgarria. Kotrabaxujole funtzionaria "Amuarrainaren quintetoa" jotzeko gai den maisu bilakatua... guzti hori Donostiako Alde Zaharreko "Etxabe" famatuan. Hamaika sentsazio ahazkaitzak "Kafe teatro jaialdia" delakoaren barruan. Mikel Martinez izan zen aktorea, kontrabaxujole maiteminduta eta nazkatuta. Igandeko gaua zen baina nere aldamenean zegoenari lehen ministraren papera egiteko eskatu zion eta berak bete ere "bakarhizketa" jartzen zuen programan. Baina bankuan zegoenari kontseilu eskatu zion amodio penetan. Eta zutik zegoen neska besarkatu zuen berak, kontrabaxujoleak, maitatzen zuen mezzosopranoa balitz legez. "Bakarhizketa", baina denok sentitu ginen plaka akustikoz "insonorizatuta" zegoen gela hartan gonbidaturik. Antzokia, taberna zen. Taberna arrunta. Barra, komunak, aulki eta bankuak, baina obran zehar eskenatoki erreal bihurtu zen. Zein ondo erabili zuen Mikelek, zituen ate, zirrikitu, kolumna guztiak. Zeinen ederki mugitu zuen obra ezkutupean geratzen zen zuzendariak. «Kontrabajua» euskaraz. Euskara arin eta leun batez aktore ezin hobe, errekurtsoz beteriko antzezle batek emana, bizitua. «Kontrabajua», gizaki arrunt baten monologoa, neuraz beteriko musikari baten bere tresnarekiko amodio eta gorrotozko istorioa. «Kontrabajua», gutxitan, baina gero eta maizago ikusten den teatro harri bitxia. `Kontrabajua´ kafe teatro jaialdian sekulan ere imajina dezakezuen teatro sinfonia gazi-gozoa. «Kontrabajua», orkestraren tresnarik funtsezkoena, traketsena, pottoloena, baldresena... teatro on bihurturik. Hemendik aurrera, kontzertuetara zoazenero, adi egon Kontrabajuak jotzen duenean. Gaurtik aurrera, erne ibili edozein tabernatan teatroarekin egin bait dezakezu topo. Eta ahazturik ez dituzun bi izen gorde zure baitan: Maskarada eta Mikel Martinez. Eta, gau magikoa gogoratuz, jar ezazu tokadiskoan `Amuarrainaren quintetoa´ faborez". Begoña del Teso. |
|
|
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
Egilea: Patrick
Süskind
Elektrindarraren beharrak ere ez dira oso handiak. Lekua zabala baldin bada, 6.000 watioko indarra beharko da, eta gela txikia izanez gero nahikoa dira bertako argiak. |