|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
|
«Kontenedore baten istorioak» ildo horren zorduna da neurri batean, baina zenbait berezitasun ditu aipatu beharrekoak. Aurreko komedien ardatz berbera dauka: bi pertsonai esperpentiko-surrealista samarren arteko elkarrizketa eroak. Pertsonai hauen izaera "irrealak", egoera batetik bestera mugitzea biderazten digu, justifikazio nekagarririk erabili gabe. Badago, halere, desberdintasun nabarmen bi: «Kontenedore baten Istorioak»-eko pertsonaiek, ukitu "surrealistaz" gain, badute nortasun markatua, publikoak errazki identifika dezakeena; izaera eta bilakaera dute. Gainera, eszena autonomoen gainetik, antzezlanak osotasun bat dauka, planteamendu, korapilo eta amaiera (eredu klasikoa erabiliz). Hala, ikusleak, istorioekin barre egiteaz gainera, pertsonaiekin eta euren peripeziarekin identifikatzea bilatzen dugu. Beraz, humorea (batez ere) eta emozioa dira komedia zoro eta samur honen osagaiak. |
| Argumentuaren laburpena |
|
|
|
Ilunabarra edozein hiriko kale bazter batean; berton, zaborrez beteriko kontenedore bi. Zaramaren artean Theodor Zakar eta Lionel Zabor, hondakin parea, errausketa plantara eramango dituen kamioiaren zain daude. Lionelek zaborra izatearen uste osoa du, eta beraz, lasai onartu du bere patua. Ondo zimelduta iristea da bere kezka bakarra. Theodorrek ez dauka bere kidearen eroapena. Berarentzat itxaronaldia luze eta astuna da, eta egonezina arindu alde, gizakumeen jokabide ergel, xelebre edota zekenak plazaratzea proposatzen du, frogatu nahiean zaborra gizakumea baino pausu bat haratago doala eboluzioan. "Zergatik dago gizakumerik munduan? Norbaitek egin behar zuelako zaborra". Lionelen hasierako errezeloak gainditurik, istorioak kontatzeari ekingo diote, beti ere ikuspuntu kontrajarriak erakutsiz, izan ere Lionel eta Theodor arras desberdinak bait dira hala izakeraz nola pentsamoldez: "Erosle konpultsiboa"; "Forofo neurrigabekoa"; "Ejekutibo damutua"; "Artista ulergaitz ez-ulertua"; "Politiko buldozerra"; "Senetik ateratako munduko hiritarra"; "Lanpostu trafikatzailea"... Egoera ezberdinak taularatzeko, kontenedoreetan aurkituko duten zaborraz baliatuko dira. Kontenedoreak datu-base ezin hobea baita gizasemeen jokamoldeak aztertzeko. "Gizajendeak ordenadoreak ditu, guk kontenedoreak. Bentaja horrekin jokatzen dugu". Istorioak kontatzen dituzten heinean, pertsonaiak, oharkabean, bilakatzen hasiko dira, euren buruak berraurkitzen, euren galdutako oroimena berreskuratzen. Azkenean Lionel eta Theodor kontuan eroriko dira, alegia, hiriak zabortegira jaurtiriko gizajoak besterik ez direla, ezertarako gauza ez ziren aitzakian, inoiz pertsona izan zirenik ere ahazteraino iritsi direnak. Baina kamioia berton dago jada, eta azkeneko erabakia hartzeko unea da: baztertu zituen hirira bueltatu ala amore eman. Azkenean, edozein komediatan lez, ironia nagusitu egingo da. |
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
|
|
Egilea: Patxo
Telleria |