Izarretako bitakora (1998)

Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia)
Hego Euskal Herria (España)

Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91
Antzezlanak
kartela
fitxa teknikoa
irudiak

bideoak

jaso testu osoa (doc)

Izarretako bitakora (1998)Stanislaw Lem 1921eko irailaren 12an jaio zen Poloniako Lvov hirian (1939az geroztik Ukrainakoa dena). Gaur egun Cracovian bizi da eta literatura poloniarra irakasten du bertako Unibertsitatean. Medikuntza ikasi eta psikologian espezializatu zen. Poloniako Astronautika Sozietateko partaide eta sortzaileda eta Poloniako Zibernetika Elkartekoa ere bai. Lemek ezin ongi erabiltzen ditu Zientzia Fikzioaren baliabideak gure gizarteari buruzko ausnarketak eta kritikak egiteko eta bere narrazio harrigarrien bitartez gure kulturaren hutsalkeriak azaleratzen ditu. Zientzia Fikzioaren maisu izateaz gain, Lem garai honetako idazlerik garrantzitsuenetarikoa da. Hizkuntza gehienetara izan dira itzuliak haren lanak eta zortzi miloitik gora ale satdu ditu mundu osoan. Hauek dira haren lanik sonatuenak: Ikerketa, Izarretako kaierak-Bidaiak eta Memoriak, Bainera baten aurkituriko Memoriak, Belar onduaren sukarra, Ziberiada, Futurologiaren Batzarrea, Huts perfekctua eta Roboten Alegiak.

gora

 

Gaia: Joan-etorriko bidaia etorkizunera

Stanislaw Lem idazleak aparteko umorez eta zorroztasunez landu izan du zientzia fikzioaren alorra. Berak sortutako pertsonaiak -gizakiak, makinak nahiz planeta ezezagunetako biztanleak- beti ageri dira halako gíza faktore batez kutsatuak. Giza kutsu horren ironiari esker, etorkizun urruneko edota balizko zibilizazio galaktikoetako izakirik arraroenak ere hurbileko eta ia etxeko egiten zaizkigu.

Antzezteko moldatu dugun monologo honetan, noizbait izarretan zehar egingo diren bidaia handietara eramango gaitu Lemek, ljon Tichy pilotu trebearen eskutik. Eta han, galaxietako paraje ezezagun haietan, gure kultura eta pentsamoldea aurrez aurre jarriko ditu ustez Unibertsoan bizi diren beste zibibizazio batzuekin.

Nola moldatuko ote gara kultura haietan? Zer erreakzio izango ote dugu gorputz-itxura zeharo ezberdineko izaki haien aurrean? Ulertuko ote ditugu haien sinismenak eta antolaketa-sistemak?
Halakoxe galderak, auziak eta zalantzak ditu gaur egun gure zibilizazioak ere: Nola hurbildu eta konprenitu geurea ez den kulturaren balioak? Zer jarrera hartu bestelako pentsakerekin irekiagoak eta malguagoak izateko? Azken f inean, nola ulertu gu ez garen beste horiek?

gora

 

Teatrorako Egokipena: Gidoi baten buruketa

Maskaradaren "Izarretako Bitakora" antzezlanaren abiapuntua Stanislaw Lem idazlearen "Izarretako kaiera-Bidaiak eta oroitzapenak" da. Idazlan honen generoak (Zientzia Fikzioa), idazteko erak (egoera harrigarriak, humore fina ), beraren edukiak (zenbait jarrera pertsonal eta kulturalari buruzko hausnarketa eta kritika) liluratu egin gintuzten lehenengo momentutik eta material guzti horrekin antzezlan bat burutzea erabaki genuen.

Stanislaw Lemen idazlan ugarietan material eta ideia gehiago bilatzea izango zen gure hurrengo pausua. Irakurketa guztiotatik zenbait datu, pertsonaia, egoera atera genuen eta , batez ere, kontatzeko era berezi batez jabetu ginen. Hala eta guztiz ere, konturatu ginen "Izarretako kaiera-Bidaiak eta oroitzapenak" taulara eramateko haren lanik aproposena zela edo guri gehien gustatzen zitzaiguna, behinik behin.

Idazlan hau kontakizun bilduma bat da, eta bertan Ion Tichy izeneko espazioko pilotu-kamiozale-turista-ikertzaile harrigarri baten bidaia are harrigarriagoak kontatzen dira. Egin behar genuen adaptazioaren ardatza, beraz, errez asko erabaki genuen: Pertsonaia berberrorrek bidaia bat kontatuko zuen, Lemenek idatzitako bidaietan agertzen ziren une eta zatirik onenetaz osaturiko bidaia, hain zuzen.

Hemendik aurrera sortze lan eskerga hasi zen. Irakurketak, berrirakurketak, inprobisazioak, berebiziko proposamenak hurrengo egunean baztertuak, paperorri pila bat idatzi., eta paperrontzi dezente bete... poliki poliki ideiak bata bestearekin ondo elkartu eta, azkenean, antzezlana osatu arte: Stanislaw Lem eta Maskaradarena den "Izarretako Bitakora".

gora

 

GIDOIAREN LABURPENA

Ion Tichy, etorkizun urrun baina zehaztugabeko espazio-pilotu "bitxia" da, antza handiagoa bait dauka gaurko kamiozale, turista, ikertzaile, kazetari .. bidaiaria batekin, azken finean, gaurko astronauta batekin baino. Aditua da, beraz, espazioan zeharko ibilaldi luzeetan eta ondo baino hobeto ezagutzen ditu galaxiako txoko eta zibilizazio ugariak. Gaur gurekin dago eta bere bidaietako zenbait pasarte kontatuko digu.

Pasarte batean, esatebaterako, Tichyren espazialuntziak zurrunbilo grabitazional ezezagun batzu zeharkatu ditu eta honen ondorioz gure protagonistak errealitatearen bikoizketa eta denboraren korapilo harrigarri eta ezatseginak jasan beharko ditu. Beste batean, aldiz, erreskate lanak burutu beharra dauka: Unibertsoaren mutur urrun bateko Nebulosa batean haien lan ebangelikoan ustekabeko arazoak aurkitu omen dituzten misiolari lurtar batzu aurkitu eta lurrera bueltan ekarri beharko ditu.

Tichyk ezusteko piloa izango ditu bidaia hauetan, adimen forma bitxiekin harremanetan jartzen denean: adimen artifizialarekin berarekin edo ta gure pentsamoldetik erabat aparte diren zibilizazio edo bizimoduekin . Ezusteko ezin bitxiago hauek Tichy harritu eta zoratuko dute baina guztiotatik irakaspen ederrak aterako ditu. Ikuslearentzat, aldiz, egoera hauek oso barregarriak suertatuko dira baina .....zenbait gauzetaz erreflexionatzeko gaia ere bai.

gora

 

Antzezlanaren eskenaratzeko era: Formatoa

Eskenaratzeko erari buruz hitz egitean, bakarrizketa baten arurrean gaudela esatea da garrantsizkoena, berau izan bait da, harrigarri xamar gerta badaiteke ere, "Izarretako Bitakora" eskenaratzeko orduan aukeratu dugun era edo formatoa.

Aukeraketa honek badauzka bere arrazoiak. Gure ustetan bakarrizketa oso era egokia da Lemen kontaketa hauek taularatzeko. Gure egokipena taularatzeko zer esanik ez, jakina, horretara zuzenduta burutu bait dugu. Ba daude, halere, arrazoi gehiago: Formato hau gustatu egiten zaigula. Mikel Martinez aktoreari gustatu egiten zaio, argi dago, egiten duen hirugarrena bait da berau ( "Ni eta nire sudurra" Pirandelorena" eta "Kontrabajua" Patrick Süskindena); Karlos Panera zuzendariari ere gustatzen zaio, apostu zaila edo behintzat ezohizkoa delako; eta Maskaradan, orohar, uste dugu teatro mota honek oso interesgarria dela ikuslearekiko berebiziko hurbiltasuna eskeintzen duelako.

"Bakarrizketa" esatea, hala ere, ez da aski, berau era askotan egin edo burutu bait daiteke. Guk, "Izarretako Bitakora" honetan lehentasuna hemen diogu aipatutako ikuslearekiko hurbitasunari. Ikuslearengandik hurbil, bere ondoan, gertatzen da dena eta ikuslearen parte hartzea bilatzen dugu. Parteartze hau, halere, minimoa, sutila, ikuslearekiko guztiz errespetuosa da. Gauzak kontatu eta barrea eragin geure lana da eta ez berarena. Argi daukagu hori.

gora

 

FITXA TEKNIKOA

Ion Tichy: Mikel Martinez
Zuzendaria: Karlos Panera
Oinarrizko testuak: Stanislaw Lem
Teatrorako egokipena: Karlos Panera eta Mikel Martinez
Dokumentazioa: Jokin Oregi
Euskarazko egokipena: Jose Ramon Urrutxua
Eskenografia: Jose Ibarrola eta Karlos Panera
Proiekturako irudiak: Josu Rekalde
Atrezzoa: Nerea Atxiaga
Argien diseinua: Javier Ulla
Teknikariak: Star Lan
Publizitatea: La Galeria
Eskerrik asko: Barakaldo Antzokia, Arriaga Antzokia, Teresa Anton eta Maite Arreseri
Ekoizpenaren arduraduna: Antonio Pinto
Ekoizpena: MASKARADA S.L.

Iraupena: ordu 1 10mn.

gora