|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
«Ikaro»
ikuskizuna arte adierazpide ezberdinez osaturiko muntaia duzue,
antzerkia, dantza garaikidea, zuzeneko musika, bideoa eta proiekzioak
uztartzen dituena.
Borges, Brecht, Benedetti, Cocteau, Kavafis, Pessoa, Sarrionaindia eta beste zenbaiten testuak erabili ditugu, baina kasu honetan, testuak edo gidoiak baino garrantzia handiagoa dauka bertan musikak, mugimenduak eta irudiak. Antzerki modu ezohiko baten aurrean zaudete, beraz; arte eszeniko, plastiko eta ikus-entzutezkoen azken joerekin bat egiten duen horretan, hain zuzen. Juan Carlos Perezek ikuskizun honetarako berariaz konposatua da erabiltzen dugun musika, eta berak eta bere taldeak zuzenean jotzen dute jira honetan. |
|
Lan hau sortzeko modua berezia izan da. "Ikaro" pertsonaia mitikoa eta "Laberintoa"ren metafora unibertsaletik abiatuta, errealitate kaleidoskopikoari buruzko ikuskizun oso bat eraiki dugu. Ideia honen inguruan lan eginez, oso modu librean esperimentatu eta sortu dugu, bai arlo musikala nola teatrala ere. Eszenaratze moldeari dagokionez, berriz, keinua eta mugimendua, teatro fisikoa eta dantza garaikidearen arteko mugak aztertu ditugu, adierazpide erabat korporal eta bisuala landuz. Dramaturgia testu poetikoez osaturiko puzzlea da eta, testuok gainera, testuingurutik aterata daude, pertsonaia eta egoera ezohizkoetan jarriak. Ikuskizun honen laberintoan, beraz, metaforak eta hitzen egia nahiz gezurra uztartuta doaz benetako eta fikziozko irudiarekin. |
|
|
|
FITXA
TEKNIKOA
|
|
Zuzendaria: KARLOS
PANERA |