Harrizko Aresti hau (1986)

Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia)
Hego Euskal Herria (España)

Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91
Antzezlanak
kartela
nola erein... (Gabrien Aresti)
fitxa teknikoa
irudiak

bideoak

jaso testu osos (doc)
Harrizko Aresti hau (1986)«Harrizko Aresti Hau» ez da Gabriel Arestiren bizitza kontatzen duen obra bat, bere lanaren izpirituari buruzko ikuskizuna baizik.

Aresti zergatik aukeratu dugun azaltzeko argudio asko dago: bera, euskeraren berritzailea izan zen, normalizazioaren bultzatzailea batuaren bidez, euskera klaroaren erreibindikatzailea, pertsonaia polemiko eta borrokagilea euskeraren etsaien kontra..., eta batez ere lehenengo euskal poeta soziala. Gainera, Maskaradarentzat arrazoin gehiago daude: Arestik teatroari dedikatu zion bere lanaren atal nagusi bat, garai hartako teatro kostunbristarekin apurtuz; euskaldun teatro talde bat eratu zuen, Kriselu izenekoa... Azkenik, Aresti, Maskarada taldeko partaideak bezala, euskaldunberria zen.

«Harrizko Aresti Hau» "collage" bat da, eta bertan, tartekaturik, hiru gai edo atal nagusi bereizten dira:
Alde batetik bere bizitzaren pasarte esanguratsuak azaltzen ditugu : Aresti lanean, Concordiako tertulietan, Bilbaotik paseatzen, Euskaltzaindiako bileretan eztabaidatzen... Atal honetako textuak Arestiren poesia eta artikuloetatik aterata daude. Aipatzekoa da atal honetan agertzen den deabrua. Berau, Arestiren teatro lan argitaratugabe baten pertsonaia da: "Beste mundukoak eta Zoro bat". Aresti bere obraren protagonista bihurtzen da eta besteek ikusten ez dituzten deabruak ikusten ditu berak.

Bigarren atal edo gaia, "Olerkaria" ipuinetik hartuta dago. Ipuin honetan poeta kontadore baten kalkuloak, numeroak eta bertsoak azaltzen zaizkigu. Ipuin hau sartzearen arrazoia argi dago. Arestik kontadurian egin zuen lan bizitza osoan, literaturari, arrazoi ekonomiko nabarmenengatik, bete betean dedikatu ezinean.

Azken atala "Mundu Munduan" teatro lanaren laburpena da. Honek Arestiren bizitzarekin zerikusi zehatzik ez badu ere, beraren nortasuna eta pentsamoldea ondo azaltzen duelakoan gaude. Teatro kostunbrista, euskalduna bertute guztien jabe aurkezten zuen teatroa alegia, nagusi zen garaian, Arestik gaiztotasun ikaragarria duten pertsonaiak sortzen ditu. Ezin zitezkeen falta gure ikuskizunean Arestiren teatro lanik gogorreraren pertsonaiak.

Eszenen artean tartekaturik Oskorriren kantek eta diapositibazko montaiek osotzen dute "Harrizko Atesti Hau", Arestiren izpirutua lokarria delarik, bere obsesioak adieraziz: euskal herriaren egia aurkitzea, euskera salbatzea, "Euskal Harria Labratzea".

gora

NOLA EREIN TEATROAREN
GAURKOTASUNA EUSKALDUNEN ARTEAN
              
 Gabriel Aresti, 1962
Lehenbizi egin behar dugun gauza, hau da: Batera, iritzi batera etorri behar dugu guztiok ea zer den teatroaren gaurkotasuna. Niri askotan pasatu zait eznaizela nire ingurukoen egun berean bizi. Badirudi ni gaurko egunean bizi banaiz nire inguruko asko atzoko egunean bizi direla, edo nire ingurukoak gaurko egunean bizi badira ni biharko egunean bizi naizela.

Hitzaldi hauetan gaurko teatroaz mintzatu behar da, nola erein teatroaren gaurkotasuna euskaldunen artean. Eta gertatzen da gaurko euskal teatroa eztela gaurkoa, joan den mendekoa baizik. Horretarako bildu gara hemen, zahartasun zipriztin hori gure artetik behin eta betiko aldarazitzeko.Gure teatroa moralista da, badirudi sermoi edo prediku bat entzuten dugula, euskal komedia bat ikusten dugunean.

Hori da gure lehen akatsa. Bigarrena hau da. Askotan esan da: Teatro txikia, baina gurea. Zergatik sartuko gara txikitasun zeken batean, gauza haundiak egiteko kapaz garenean? Teatroa egin dezakegu, eztago horretan inolako inposibilitaterik, eztago horretan ezintasunik, zineman eta telebisioan dagoen bezala. Berdin kostatuko zaigu ona egitea edo txarra egitea, teatro haundia egitea edo teatro txikia egitea.

Beraz munduko teatroa estudiatu behar dugu, bertan zer ongi dagoen ikasi, eta bide horretatik abia. Jakin behar dugu nor den Ugo Betti, nor den Pirandello, nor den Williams, Miller, Brecht, Becket eta Ionesco. Eta maisu hoetatik lezioak hartu.
Metodoak eta teatro egiteko bideak eta moduak asko aldatu dira azken urte hauetan. Moda berri hoek ikasi behar ditugu, eta gure teatroan aplikatu.

Komedietan eta trajedietan ikusten ditugun gauzak oso haltura gutxikoak dira. Horretan ere makal gabiltza. Gaurko problemak atera behar ditugu, jenteak, euskaldun jenteak pentsa dezan, gelditasun estatiko batean eztadin para. Teatroarekin bete ditzakegu euskal kulturan dauden hutsune asko. Euskal kultura parti dezakegu euskaldunen artean libersioarekin batera. Euskal kultura eta munduko kultura berriak, bizitza molde berriak, pentsaera eta portaera berriak. Euskal kultura berriztatu behar dugu, eta biderik egokiena, erraxena eta politena teatroa da.

gora

 

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak:
Patxo Telleria
Aitor Mazo
Peio Gutierrez
Mikel Martinez
Marife Berrojalbiz
Imanol Agirre
Marta Beaskoetxea

Obraren hasieran entzuten den abotsa Gabriel Arestirena da.
Hernanin emandako hitzaldiaren zati batetakoa, hain zuzen.

Eszenografia eta atrezzoaren egileak: Luis Alonso eta José Ibarrola
Jantzien egileak: Ana Gutierrez
Maskarak: Corrado Masacci eta Kukubiltxo
Musika: Oskorri
Perkusioa: Alfonso Gonzalez eta Adolfo García
Textoak “off”-ean: Bernardo Atxaga
Ahozkapena: Irene Goikolea
Argien diseinua: Eric Tennis
Argiak: Monvianto
Argi Teknikoa: Jon Mesperuza
Diapositiben Muntaia: Eneko Lorente
Testuaren moldaketa: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Erdarazko testuak (La Concordia): Santiago Burutxaga
Diseinu Grafikoa: José Ibarrola
Produkzioa: Marian Arruti
Zuzendaria: Karlos Panera Mendieta

KOLABORATZAILEAK:
Alfonso Irigoien
Juan Mari Aresti
Karmelo Landa
Aita Villasante
Meli Esteban
Nerea, Gurea
eta Andere Aresti
Vidal de Nicolás
Andoni Lorente

Agustín Ros
Rafa Castro
Emiliano Serna
Gerardo Elorza
Gotzone Etxeberria
Natxo de Felipe
Andolin Eguzkiza
Mikel Alonso
Willy
Tomás Saizar
José Mari Tuduri
...

gora