Ernesto izatearen garrantzia (1994)

Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia)
Hego Euskal Herria (España)

Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91
Antzezlanak
kartela
fitxa teknikoa
irudiak

bideoak

jaso testu osoa (doc)

Ernesto izatearen garrantzia (1994)Oscar Wilde 1854an jaio zen Dublinen, familia burges baten baitan. Adimen eta sentsibilitate handiko gizakia izan zen, "Dandy"aren prototipoa. 1900. urtean hil zen; bizitza laburra izan zuela esan daiteke, baina trinkoa, geldigabea, arrakasta eta eskandaloez betea. Kartzela ezagutu eta gero txiro eta gaixotasun mingarri batek jota hil zen Parisen. Hil aurretik zera idatzi zuen morfina eta alkoholaz gainezka: "bizi bezala hil egingo naiz, beti nire benetako ahalmenen gainetik". Literatur genero asko landu zituen Wildek: poesia, ipuina, gutun eta entsegua, nobela eta antzerki lana. Garrantzitsuenak aipatzekotan: "Dorian Gray-ren erretratua" (nobela); "De Profundis" (gutun-entsaioa); "Canterville-ko mamua" (ipuina); "Salome" (antzerkia-drama); "Windermer-en abanikoa" (antzerkia); "Garrantzi gabeko emakumea" (antzerkia-komedia), "Senar ezinhobea" (Antzerkia-komedia).

Maskarada Antzerki Taldeak taularatutako obra hau Oscar Wilderen komediarik arrakastatsuena da. "Ernesto izatearen garrantzia" Londonen estrenatu zen 1895. urtean, eta mendeurrena ospatzeko ezin aproposagoa zen antzezlana berriro ere taula gainean jartzea. Horrelaxe egin zuen Maskaradak, 94eko Azpeitiko Topaketetan euskaraz, eta 95eko Otsailean Barakaldo Antzokian gaztelaniaz, estreinatuz. Ordutik aurrera Euskal Herrian zehar ibili zen "enredo eta gizarte kritika"ko komedia zoragarri hau eta sari batzu jaso ere bai.

Kritika eta Publikoaren saria
Azpeitiko Antzerki Topaketak (1994).

ROSA AGIRRE Saria.
Denboraldiaren ikuskizunik onena. Getxo (1995).

Irakurleen ikuskizunik gustokoena.
Diario Egunkaria (1995).

ERCILLA Saria.
Euskadiko Teatro konpaniarik onena (1995).

gora

 

FITXA TEKNIKOA

Aktoreak:
Asier Hormaza: Jorge Worthing
Jokin Oregi: Alfredo Moncrieff
Maite Arrese: Cecilia
Esther Uria: Gwendolina
Ane Aseginolaza: Lady Bracknell
Xegundo Altolagirre "Txetxu": Reverendo Chasuble
Eneritz Artetxe: Prisma
Aitor Argote: Lane - Merriman

Moldaketak eta zuzedaritza: Karlos Panera
Inglesetik erderara: Alfonso Sastre eta Jose Sastre
Erderatik euskarara: Patxo Telleria
Eskenografiaren disenua: Karlos Panera
Laguntzailea: Estibalitz Saez De Lafuente
Burutapena: Tira ta Floja
Jantzien disenua: Aitor Mazo
Burutapena: Teresa Anton
Atrezzoa: Arantza Fernández
Ileapainketa eta Makilaia: Aitor Marcos

Argazkiak: Ernesto Valverde eta Mikel Martinez
Publizitatea: Paradox
Argien diseinua: Jon Mesperuza
Arlo teknikoaren arduraduna: Jon Mesperuza
Teknikariak: Justo Ozaeta, Jose Luis Carreira, Aitor Argote eta Jokin Oregi
Gestioa: Maite Arrese
Eskerronak: Alfonso Sastre, Mikel Martinez, Fernando Otxoa, Sol Panera "COLONIAL".
Reproducción del Mueble Antiguo, "COVENTRY" Mueble Tradicional Ingles.

Ekoizpena: MASKARADA S.L.

gora