|
«Danbor
Magikoa»,
G. Rodari italiar idazlearen textu batean
oinarrituta dago.
Gidoiaren ardatza oso sinplea da: Danbor
Magikoak inguruan dagoen guztia dantan jartzeko dohaia du.
Ipui soil honetatik Maskarada Antzerki
Taldeak, talde lanaren bidez, harrigarrizko abentura ixtorio bat
sortu du, pertsonaia klasiko anitz erabiliz: piratak, erregeak, animali
harrigarriak, lamiak, e.a.
Eskenaratzeko unean joko bikoitz baten
konbinaketa erabili da: Aktorea (maskaraduna edo ez) eta haren "doblea",
txontxongiloz edo beste eratako panpinez eratua. Aktoreak eskenatokian
mugitzen dira (bai eta ikusleen artean ere, batzutan) eta bertan bigarren
eskenatoki bat dago, danbor itxura daukana: honetan arituko dira txontxongiloak.
Antzezlan hau 1981. jokatu zen lendabizikoz
eta 175 emanaldi eman ziren, betiere euskaraz, hiru urtetan zehar.
|