|
|
|||
|
Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia) |
Tel./Fax:
944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91 |
«Harrizko
Aresti Hau» ez da Gabriel Arestiren bizitza kontatzen duen
obra bat, bere lanaren izpirituari buruzko ikuskizuna baizik.
Aresti zergatik aukeratu dugun azaltzeko argudio asko dago: bera, euskeraren berritzailea izan zen, normalizazioaren bultzatzailea batuaren bidez, euskera klaroaren erreibindikatzailea, pertsonaia polemiko eta borrokagilea euskeraren etsaien kontra..., eta batez ere lehenengo euskal poeta soziala. Gainera, Maskaradarentzat arrazoin gehiago daude: Arestik teatroari dedikatu zion bere lanaren atal nagusi bat, garai hartako teatro kostunbristarekin apurtuz; euskaldun teatro talde bat eratu zuen, Kriselu izenekoa... Azkenik, Aresti, Maskarada taldeko partaideak bezala, euskaldunberria zen. «Harrizko Aresti Hau»
"collage" bat da, eta bertan,
tartekaturik, hiru gai edo atal nagusi bereizten dira: Bigarren atal edo gaia, "Olerkaria" ipuinetik hartuta dago. Ipuin honetan poeta kontadore baten kalkuloak, numeroak eta bertsoak azaltzen zaizkigu. Ipuin hau sartzearen arrazoia argi dago. Arestik kontadurian egin zuen lan bizitza osoan, literaturari, arrazoi ekonomiko nabarmenengatik, bete betean dedikatu ezinean. Azken atala "Mundu Munduan"
teatro lanaren laburpena da. Honek Arestiren bizitzarekin zerikusi zehatzik
ez badu ere, beraren nortasuna eta pentsamoldea ondo azaltzen duelakoan
gaude. Teatro kostunbrista, euskalduna bertute guztien jabe aurkezten
zuen teatroa alegia, nagusi zen garaian, Arestik gaiztotasun ikaragarria
duten pertsonaiak sortzen ditu. Ezin zitezkeen falta gure ikuskizunean
Arestiren teatro lanik gogorreraren pertsonaiak. |
| NOLA
EREIN TEATROAREN GAURKOTASUNA EUSKALDUNEN ARTEAN Gabriel Aresti, 1962 |
| Lehenbizi egin
behar dugun gauza, hau da: Batera, iritzi batera etorri behar dugu guztiok
ea zer den teatroaren gaurkotasuna. Niri askotan pasatu zait eznaizela
nire ingurukoen egun berean bizi. Badirudi ni gaurko egunean bizi banaiz
nire inguruko asko atzoko egunean bizi direla, edo nire ingurukoak gaurko
egunean bizi badira ni biharko egunean bizi naizela.
Hitzaldi hauetan gaurko teatroaz mintzatu behar da, nola erein teatroaren gaurkotasuna euskaldunen artean. Eta gertatzen da gaurko euskal teatroa eztela gaurkoa, joan den mendekoa baizik. Horretarako bildu gara hemen, zahartasun zipriztin hori gure artetik behin eta betiko aldarazitzeko.Gure teatroa moralista da, badirudi sermoi edo prediku bat entzuten dugula, euskal komedia bat ikusten dugunean. Hori da gure lehen akatsa. Bigarrena hau da. Askotan esan da: Teatro txikia, baina gurea. Zergatik sartuko gara txikitasun zeken batean, gauza haundiak egiteko kapaz garenean? Teatroa egin dezakegu, eztago horretan inolako inposibilitaterik, eztago horretan ezintasunik, zineman eta telebisioan dagoen bezala. Berdin kostatuko zaigu ona egitea edo txarra egitea, teatro haundia egitea edo teatro txikia egitea. Beraz, munduko teatroa
estudiatu behar dugu, bertan zer ongi dagoen ikasi, eta bide horretatik
abia. Jakin behar dugu nor den Ugo Betti, nor den Pirandello, nor den
Williams, Miller, Brecht, Becket eta Ionesco. Eta maisu hoetatik lezioak
hartu. Komedietan eta trajedietan ikusten ditugun gauzak oso haltura gutxikoak dira. Horretan ere makal gabiltza. Gaurko problemak atera behar ditugu, jenteak, euskaldun jenteak pentsa dezan, gelditasun estatiko batean eztadin para. Teatroarekin bete ditzakegu euskal kulturan dauden hutsune asko. Euskal kultura parti dezakegu euskaldunen artean libersioarekin batera. Euskal kultura eta munduko kultura berriak, bizitza molde berriak, pentsaera eta portaera berriak. Euskal kultura berriztatu behar dugu, eta biderik egokiena, erraxena eta politena teatroa da. |
|
|
|
FICHA
TÉCNICA
|
|
Actores: La voz que se escucha al inicio de la obra es de
Gabriel Aresti. Escenografía
y atrezzo: Luis
Alonso y José Ibarrola
COLABORADORES: |