Maskarada

Posta Kutxa 10.158 - 48080 Bilbao (Bizkaia)
Hego Euskal Herria (España)

Tel./Fax: 944 46 77 81
Mugikorra: 659 13 12 91
Antzerki Konpainia
info@maskarada.net
gure historia
gure azken lanak

Kaio luma zikina (2000)

Kaio luma zikina

«Kaio Luma Zikina» Gabriel Arestiren hainbat testuen bidez garatutako teatrolana da. Aresti bera da lanaren gaia, haren lana eta bizitza, kontutan izanik Arestiri buruz hitz egiteak beste gauza askotaz hitz egitea suposatzen duela: euskara, euskarazko literatura, poesia, antzerkia, diktaduraren garaiko (eta neurri batean gaurkoa ere) euskal kulturaren gainbizitzea eta suspertzeko ahaleginak......

Dramaturgiaren ardatza Arestiren beraren hitzaldi bat da zeinetan bere bizitza eta lanari errepaso bat ematen dion. Hitzaldi horretatik kanpo, hain erreala ez den plano batean, bigarren pertsonaia bat dago: Aresti hizlariaren laguntzailea batzutan, beraren teatrolanak antzeztuz edota ipuinak kontatuz; eta antagonista beste batzutan, Arestik izan zituen kezkak, ardurak, jarraitzaileak eta etsai amorratuak gorpuzten.

Eskenatokian bertan hirugarren jokalari bat dago, musikari bat, hainbat perkusio tresnen bidez (ohizkoak eta erabat ezohikoak ere) ikuskizunari soinuzko "atmosfera" gehitzen diona.

Laugarren osagaia diapositiba montaia da. Eskenategiaren atzekalde osoa hartzen du eta batzutan giroa emateko eta bestetan datu gehigarriak eskeintzeko balio du.

gora

 

Erabilitako testuak

Esan bezala Arestiren beraren testuak erabiltzen dira muntaia honetan, batzu oso ezagunak eta besteak ez hainbeste. Hona hemen testuon zerrenda bat (ez daude denak, batzu sailkatzeko zailak bait dira).

Teatrolanak
"Mugaldeko herrian eginiko tobera".
"Beste Mundukoak eta Zoro Bat".

Poesiak
* Ez zazue tapa gizonaren ahoa.
* Gauza zelaiak...
* Esanen dute...
* Kontuak eskatzen badizkidate...
* Mundu honetan justiziarik ez da sekula ikusi. (Bertso kantatuak).
*A tus hermanas diles tú, pequeña.
*Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
*Orain artian izan naiz beti nire buruaren jabe (Bertso kantatua).
*Iltzen naizenean.
*Nire aitaren etxea.
*Nire herriaren gaineko azala.
*Egia bat esateagatik.
*Urteak dira egon naizela (bertso kantatuak).
*Orain eun urte jaio ziran gizonak.

Ipuinak
Olerkaria. (Denporatik ateratzen den probetxuaren ipui barregarria).

Artikuluak (Aldizkariak, egunkariak)
Euskaltzindiari buruzkoak.
Aresti malgizona.
Guti eta gaizki dakigunok.

Itzulpenak
Pablo Neruda.- Hogei amodio poema eta kantu desesperatu bat.
Eugène Pottier.- Internazionala.
Miguel de Cervantes. Don Kixote Mantxakoa.
Bocaccio.- Decamerone tipi bat: "Zaldia Behorrarekin".

Gutunak
Zenbait gutunen pasarteak.

Kantua
"Kaio Luma Zikina", Natxo de Feliperena.

FITXA TEKNIKOA


Testuak: Gabriel Aresti
Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Perkusioa: Adolfo G. Gorria
Dramaturgia: Patxo Telleria
Ikusentzutekoak: Eneko Lorente
Zuzendaria: Karlos Panera
Gestioa: ToÑo Pinto

gora

gure historia
gure azken lanak