picasso 1937, historia del guernica | extrak, stones in his pockets | kontrabajua

   






 picasso 1937, ...

  - dossierra

  - irudiak

  - bideoak

 extrak, ...

 kontrabajua

 gure historia

 azken berriak

 loturak

 kontaktatzeko

 


sinopsia | antzezle-zerrenda | fitxa artistiko-teknikoa



Estrenaldia: 2006ko ekainaren 6an, Miamin




Hemendik hilabete batzuetara, uztailean zehatzago esanda, antzerki lan bat estreinatuko dugu, PICASSO 1937, HISTORIA DEL GUERNICA, Picassoren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko (2006an) eta Gernikaren bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko (2007an).

Denborarekin XX. mendearen sinbolo eta ikono bihurtuko zen margolan honen enkargua eta sorreraren inguruko gorabeherak azaldu eta taularatzen ditu ikuskizunak.



SINOPSIA
1936. urtea da. Espainian Gerra Zibila hasi da eta, bitartean, Parisen, Errepublikako gobernuaren ordezkari diren zenbait intelektual ahaleginetan dabiltza munduak genozidioaren aurrean erakutsitako hoztasuna salatu guran. Bestalde, hasita daude prestaketa lanak Parisen 1937an egin behar den Erakusketa Unibertsalerako, eta Errepublikako gobernuaren ordezkariek enkargua egiten diote Picassori margolan bat egiteko, Espainiako pabilioian toki handi eta oso nabarmena izango duena.

Une horretan artista beste toki batzuetan dabil bilatzen bere inspiraziorako giltzak, zehatzago esanda, Balzacen "Artelan ezezaguna" izeneko ipuinean. Ordurako hainbat arrasto utzi ditu idazlan horrek Picassoren obretan.

Espainiatik berri larriak heltzen dira etengabe, eta margolariaren sukar sortzaileak goien gradura igoko du Kondor Legioak Gernika txikitzen duenean Espainiako matxinatuentzat. Horrela, Picassoren lanak eta inspirazioak artea eta salaketa bilduko ditu maisulan batean. Hortik aurrera, Estatu Batuetara egindako bidaiarekin margolanak salaketa ibilaldi bati ekingo dio: mihisea mundua esnatzeko aldarri bihurtu da.

igo


ANTZEZLE-ZERRENDA



IÑAKI URRUTIA
GORKA MÍNGUEZ
ALFONSO DÍEZ
SUSANA CASTRO
LALO CORTÉS
JOSÉ MARIA PERTUSA
IMANOL RODRÍGUEZ

Gitarra: JUAN PÉREZ MENA
Ahots: CARLOS PANERA

igo


FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA
Dramaturgia eta zuzendaritza: CARLOS PANERA

Textuak: FEDERICO GARCÍA LORCA, ANTONIO MACHADO, CÉSAR VALLEJO, MIGUEL HERNÁNDEZ, PICASSO, BALZAC eta CARLOS PANERA
Argien diseinua: URKO CAŅAS
Eszenografiaren diseinua: GORKA MÍNGUEZ
Jantzien diseinua: IOLANDA IRIONDO
Ikus-entzunezko diseinua: ENEKO LORENTE
Diseinu grafikoa: CON-K
Musika: NICK BURGE
Argi teknikaria: URKO CAŅAS, GABO PUNZO
Soinu teknikaria: NICK BURGE
Producción en gira: IDOIA MERODIO / SILVANA
Ekoizle eragileaa: GORKA MÍNGUEZ


igo



 

dossier | irudiak | bideoak |


gure historia | azken berriak | loturak | kontaktatzeko