|
|
|
sinopsia |
egilea |
kritika |
kompainia |
actoreak |
pertsonaiak |
fitxa artistiko-teknikoa
|
Estrenaldia: Arriaga Antzokian, 2005eko abenduaren 1ean eta 2an
|
|
2001ean estreinatu zenean, STONES IN HIS POCKETS antzezlanak ("EXTRAK") bi
OLIVIER sari eskuratu zituen Londresen (gaur egungo komediarik
onena eta interpretaziorik onena), eta harrez gero etengabe egon da karteleran Londreseko West End-en.
Arrakasta horri gehitu zaizkio Broadwayn lortutakoa (TONY
sarietarako hiru nominazio), Frantziakoa (MOLIERE sarietarako 5
nominazio)... eta antzezlana egokitu eta taularatu duten herrialdeen zerrenda luzea: Irlanda, Amerikako
Estatu Batuak, Australia, Zelanda Berria, Kanada, Hong Kong, Austria, Mexiko etab.
|
|
SINOPSIA
|
|
Irlandako herrixka bateko baserritar baketsuek egun batean ikusten dute zelan
euren eguneroko bizimodua goitik behera aldatzen den, itzelezko trailerrak eta
sekulako makineria sofistikatua herrira heltzen direnean, estatubatuarrez eta
haien morroi irlandarrez osatutako lan taldearekin batera. Hollywoodeko
superprodukzio bat egitera datoz, eta herri hori aukeratu dute euren azken
pelikula lustrosoa egiteko. "Inbasio" indarrekin batera, zinemako izar distiratsu
bi etorri dira: moda-modako emakumezko aktore estatubatuarra eta filmean haren
galaia izango den aktorea. Eta, jakina, laguntzaile parrastada eta zinearen munduko
gremioetako fauna guztia.
Alabaina, komedia honetako protagonistak ez dira Estatu Batuetako izar horiek,
izaki arrunt eta anonimo bi baizik, herri horretako "jatorrizko" gizon bi.
|
Charlie eta Jakerentzat film hau aparteko aukera da miseriatik eta errutinatik irteteko,
euren amets kutunenetako mundua hurbilagotik ikusteko. Euren eszenak heldu arte itxaroten
duten bitartean -extra lana, jende samalda itzela agertzen den eszena tipikoetan- abiada
zorabiagarrian bideratzen dute antzezlan hau. Hamabost pertsonaiatik gora antzeztuz,
herriko biztanleak eta filmeko lan taldekoak jarriko dizkigute begi aurrean.
EXTRAK parodia handia da: Hollywoodeko filmena,
pelikula horiek egiten dituen jendearena eta Estatu Batuen aginduetara makurtzen diren
kulturena. Baina horretaz gain, umorez eta gogoetaz betetako lana ere badugu, neurri handi
batean obrako protagonistak izaki xume bi horiek izateagatik. "Artaberde" zinemazale biok
eta eten barik sortzen dituzten egoera aldrebesek barre batean jarriko gaituzte, baina
baita ezten zorrotza sartu ere: morroitza kulturalaren kritikarena, hain zuzen.
Antzezlan honek parada ematen digu "Amerikaren ametsa" delakoa aztertzeko, Charlie eta
Jakentzat lekurik gordetzen ez bide duen amets hori. Ba ote da inon guztiontzako justizia
eta askatasunik benetan?
igo
|
|
MARIE JONES
|
|
Marie Jones Belfasten jaio zen 1951n eta bertan bizi da. Beste kide batzuekin
batera, Charabanc Theatre Company sortu zuen, antzerkian emakumeentzako rolak
aldarrikatzeko helburuarekin.
Aktore gisa Jonesek hainbat filmetan hartu du parte, bai telebistan eta bai
zineman. Pantaila handian Sara Colonen rola egin zuen In the Name of The
Father (Aitaren izenean) filmean (Jim Sheridan, 1993).
Hogei bat antzerki lan idatzi ditu, besteak beste A Night in November, off-Brodway
zirkuituan antzeztua eta TMA saria eta Glasgow Mayfest saria eskuratu dituena.
Stones in His Pockets lanak (EXTRAK) sari ugari jaso
ditu, hala nola Irish Times Saria (1999), eta komedia onenari ematen zaion Lawrence
Olivier saria (2001).
|
|
Stones in His Pockets (EXTRAS) sari ugari jaso
ditu, hala nola Irish Times Saria (1999), eta komedia onenari ematen zaion Lawrence
Olivier saria (2001).
igo
|
|
KRITIKARIEK ESANA:
|
"Stones in His Pockets kasu bitxia da: testuak eta antzezpenak -esaldi edo keinu huts batez-
sentsazio eta irudien mundu bat aurkezten digute. Marie Jonesek izugarrizko grazia dauka, eta
bete-betean asmatu du bere obra filmaketa giroaren zurrunbilo eta zirrikituetan kokatzean ..."
Vanity Fair
"Ironiaz betetako komedia bizi eta txinpartatsua ..."
Elle
"Marie Jones trikimailu dramatiko zuhur batez baliatu da zirikada politiko zolia emateko ..."
Time Out
"Barrez lehertzekoa, eta aldi berean tristea. Ez galtzekoa ..."
The London Sunday Times
"Jonesen esaldiak musika dira ... Hollywooden eta Irlandako baserri giro bukolikoaren
arteko esplotazio harremanaren azterketa bikaina ..."
London Observer
"Magia hutsa da ..."
The Guardian
"Liluragarria, hunkigarria eta errementatzekoa! ..."
London Independent
"Poz, barre, negar eta atseginen iturri oparoa. Ederto pasatzekoa ..."
The Daily Mail
igo
|
|
KONPAINIA
|
Maskarada 1980an sortu zen, eta Euskal Herriko konpainia
zaharrenetako bat da.
Nekez sailka daiteke Maskaradaren ildoa. Bere ibilbidean askotariko genero, gai eta
formatuak landu ditu. "Ernesto izatearen garrantzia", "Nerudaren postaria", "Kontrabajua",
"Gastibeltzaren karabinak" bezalako lan arrakastatsuek ederto erakusten dute Maskaradarena
euskal antzerkigintzan egindako ibilbide luze eta aberatsenetako bat dela.
igo
|
|
AKTOREAK
|
|
GORKA MÍNGUEZ / JOSE MARIA PERTUSA (gaztelaniaz)
NABAR ZARREGA / JOSE MARI CARRERE (euskaraz)
|
|
subir
|
|
PERTSONAIAK
|
Jake Quinn:
Filmeko extra bat, baina obrako protagonista. Ilusio barik geratu den galtzaile bat.
Charlie Conlon:
Filmeko extra bat, baina obrako protagonista. Oraindik ere ilusiorik baduen galtzaile bat.
Aishling: Produkzio laguntzailea.
Mickey: Herriko agure bat. John Ford-en "Gizon isila"
filmetik bizirik geratzen den azken extra.
Kazetaria: RTE telebistako kazetaria.
Sean: Herriko gaztea. Drogazalea.
John: Ahoskera irakaslea.
Mary: Filmeko extra bat.
Dave: Filmeko teknikari bat.
Simon: Zuzendariaren laguntzailea.
Clem: Filmeko zuzendaria.
Caroline Giovanni: Zine izar estatubatuarra. Filmeko protagonista.
Mr. Harkin: Sean-en aita.
Jock: Giovanni andereņoaren bizkartzaina.
Finn: Sean-en laguna.
Hermano Gerard: Herriko maisua.
igo
|
|
FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA
|
Zuzendaria: CARLOS PANERA
Egilea: MARIE JONES
Itzulpena eta egokitzapena: ANA I. MORALES
Eszenografiaren diseinua: CARLOS PANERA / GORKA MÍNGUEZ
Eszenografiaren errealizazioa eta Diseinu grafikoa: CON-K
Argien diseinua: JUANJO LLORENS
Jantzien diseinua: YOLANDA IRIONDO
Argi teknikaria: ZIGOR GOROSTIOLA
Soinu teknikaria: NICK BURGE
Musika: LAIKA
Argazkiak: E. MORENO ESQUIBEL / BORJA RELAÑO
Ekoizpen laguntzailea: CARLOS LERTXUNDI
Ekoizle eragilea: TOÑO PINTO
Laguntza bereziak: GOTZON MÚGIKA, IÑAKI URRUTIA, EDUARDO GAVIÑA, LINDA ARTHERTON
igo
|
|
|