picasso 1937, historia del guernica | extrak, stones in his pockets | kontrabajua

   






 kontrabajuak

  - dossierra

  - irudiak

  - bideoak

 picasso 1937, ...

 extrak, ...

 gure hitorioa

 azken berriak

 loturak

 kontaktatzeko

 


sinopsia | autorea | kompainia | aktorea | fitxa artistiko-teknikoa



Estreinaldia: Portugaleten, 2003ko azaroaren 28an


400 emanaldi baino gehiago, Aktoreen Batasuneko besarkada saria, testuaren egokitzapena Susa argitaletxean argitaraturik, hiru hilabetez Madrileko karteleran... Duda barik, Maskaradaren Kontrabajua-k bide ondo luzea urratu du.



SINOPSIA
Kontrabajujole bat bere etxeko gela insonorizatu baten barruan ari da bere tresnarekin entsaiatzen, gaueko kontzertua prestatzen. Entsaiatu baino areago, hala ere, ustezko konbidatuei eta kontrabajuari berari ere mintzatzen zaie bere pozaldiak, nahigabeak, asmoak, amodioak eta fustrazioak azaltzen. Kontatzen diguna esanguratsua da, guztion bizitza bezain korapilatsua batzutan, baina barregarria beti ere protagonistaren egoera eta nortasun bitxiagatik eta, orohar, Patrick Süskind-en idazkera ironiko paregabeagatik.

Maskaradak testu hau egokitu eta teatro bizia bihurtu du ikusleen aurrera, hobeto esanda "erdira", eramanez. Izan ere, ikusleak kontrabajujolearen etxera sartu eta berarekin harreman zuzenean jarriko dira.
Era honetan bakarrizketa benetako elkarrizketa bizia bihurtzen da: alde batean kontrabajujolearen hizjario sutsua, eta bestean bere musikatresnaren presentzia eta soinu erabatekoa eta egun-emanaldi horretako konbidatu-ikusle txundituak.

igo


PATRÌCK SÜSKIND
Patrick Süskind, teatro lan honen egile alemaniarra (Babiera aldekoa) aski ezaguna da. 1949ean jaioa, Alemanian eta Frantzian hezi eta gaurregun Parisen bizi omen da.

Literaturaren zenbait arlo jorratu ditu, antzerkia eta zinerako gidoiak bereziki. Nobela bat izan zen, hala ere, mundu osoan ospetsua egin zuena: Lurrina edo El perfume gaztelaneraz.

igo


KONPAINIA
Maskarada 1980an sortu zen, eta Euskal Herriko konpainia zaharrenetako bat da.

Nekez sailka daiteke Maskaradaren ildoa. Bere ibilbidean askotariko genero, gai eta formatuak landu ditu. "Ernesto izatearen garrantzia", "Nerudaren postaria", "Kontrabajua", "Gastibeltzaren karabinak" bezalako lan arrakastatsuek ederto erakusten dute Maskaradarena euskal antzerkigintzan egindako ibilbide luze eta aberatsenetako bat dela.

igo


AKTOREA
GORKA MÍNGUEZ: Kontrabajujole.

igo


FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA
Egokitzapena ta Zuzendaria: CARLOS PANERA
Eguilea: PATRÌCK SÜSKIND
Eszenografiaren diseinua eta errealizazioa: CON-K
Argien diseinua: ROMÁN URQUIJO
Jantzien diseinua: YOLANDA IRIONDO
Argi ta soinu teknikaria: SERGIO MÍNGUEZ
Musika: LAIKA
Argazkiak: SERGIO MINGUEZ / FERNANDO AMUTIO
Produkzioa eta banaketa: MASKARADA
Ekoizle eragilea: TOÑO PINTO
Laguntza bereziak: IÑAKI URRUTIA, ALFONSO DÍEZ, ADUR ANTZERKIA, ÁLVARO MARTÍN, IMANOL RODRIGUEZ, ROBERTO CARBALLEDO, MARI LUZ y ELVIRA PASCUAL

igo


 

dossier | imágenes | vídeos |


gure hitorioa | azken berriak | loturak | kontaktatzeko